Nortzuk gara?






Elizbarrutiko misioekin eta Getxo, Bizkaia eta
Gipuzkoako beste elkarte eta parrokiekin elkar
 lan egiten duen lagun talde bat gara.
 Geure helburua Kongoko errepublika
 demokratikoko Kanseniako aranaren
 garapena munduari ezagutaraztea da.




ü      Sorrera

Alfonso Sáez, Getxoko auzokide eta San Martín de Tourseko parrokiako ahaide, Kanseniako
aranako misiolari lez bizi izan zen 1966. urtetik bere heriotza heldu zen arte, 2005eko
urriaren 13an. San Martín de Tours-eko parrokiak beti lankidetzan aritu zen bere  lanarekin
botikak, atxurrak, mantuak... bidaltzen; eta bereziki, guztizko eskolaratzea, lehen eta
bigarren hezkuntza, eta lanbide eta unibertsitate heziketa lortzen lagunduz,
emakumeentzat batez ere.


Alfonsoren heriotzaren ondoren, bere lagun eta kideek, Luismari  Guerricagoitiak, Tomás
Medinabeitiak, Bittor Arbuluk eta Lubumbashi eta Kanseniako “Hermanas Terciarias
Capuchinas” deituek batez ere, lanean dihardugu Alfonsoren proiektu nagusietan:
BIZTANLERIAREN HEZIKETAN eta ARANEKO HERRIALDEETAKO
KALITATEZKO URAREN HORNIKETAN. 2009ko irailean geure taldea GGKE
“Asociación Grupo de Misiones San Martín de Tours” deitutakoan bihurtu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario